Politika
Katalunia
agentziak | eitb media
Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak Kongresuan izan duen azken porrotaren ostean iritsi da bilera. Juntsek, PPrekin eta Voxekin batera, alokairu kontratuak arautzeko proposamenaren aurka bozkatu zuen.
Cerdanek eta Puigdemontek egindako bilera bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
PSOEren ordezkari talde bat Suitzara joan da ostiralean Juntseko buruzagiekin biltzera, sozialistek Carles Puigdemont buru duen alderdiarekin duten harremana bideratzeko asmoz, EFE albiste-agentziak bileran izan direnen gertuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak Kongresuan izan duen azken porrotaren ostean egin dute bilera. Juntsek, PPrekin eta Voxekin batera, alokairu kontratuak arautzeko proposamenaren aurka bozkatu zuen.
Sozialistek PPrekin eta Voxekin lerrokatzea leporatu zioten Juntsi, eta Puigdemontek X sare sozialean erantzun zuen PSOEk onartu egin behar duela Gobernua gutxiengoan dagoela eta Juntsekin ez dela "mehatxurik" erabili behar.
Eldiario.es-ek aurreratu duenez, elkarlana bideratze aldera, PSOEren ordezkaritza bat, Santos Cerdan buru dela, Suitzara joan da, bi alderdien arteko bilerak egiten dituzten tokira.
Pedro Sanchezekin iaz egin zuten inbestidura akordioaren arabera, PSOEk eta Juntsek hilero egin behar dituzte bilerak Suitzan, Francisco Galindo Velez diplomazialari salvadortarraren bitartekaritzarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa