Politika
Venezuela
EITB
Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko kideak salatu du bere herrialdeko agintariek Espainiak Caracasen duen enbaxadorearen egoitzan agiri bat sinatzera behartu zutela. Gonzalez-Ponsek (PP) "beharrezko laguntzaile" jo du Gobernua. Erreakzioak etengabe etorri dira alde batetik zein bestetik.
Feijoo eta Albares, gaur. EFEren argazkiak.
Venezuelako Gobernuaren eta PPren arteko liskarra gogortu egin da, Edmundo Gonzalez-Urrutia Venezuelako oposizioko kideak salatu ostean bere herrialdeko agintariek Espainiak Caracasen duen enbaxadorearen egoitzan agiri bat sinatzera behartu zutela. Esteban Gonzalez-Pons PPko arlo Instituzionaleko idazkariordeak Venezuelan "Estatu Kolpetzat" jo duen ekintzetarako "beharrezko laguntzailea" izatea egotzi dio Sanchezen Gobernuari, ostegun honetako lehen orduan.
Bataren zein bestearen adierazpenen ostean, erreakzioak etengabe etorri dira.
Ia ordu berean, Erromatik Alberto Nuñez-Feijoo PPko buruak eta Bruselatik Jose Manuel Albares kanpo ministroak, hitz gogorrak zuzendu dizkiote batak besteari, tentsioa maximoetara eramanez.
Albaresek, Bruselan bere homologoarekin Gibraltarri buruzko etorkizuneko akordioari buruz hitz egiteko bildu ostean, Feijoori eskatu dio "ezeztatu ditzala berehala" Esteban Gonzalez Ponsek igorritako "kalumniak" -Gonzalez-Urrutiak, mehatxupean, Nicolas Maduroren garaipena aitortzeko dokumentuaren sinaduran Espainiako Gobernuak zerikusia izan duela-.
"Espainia kalumniatu duen eurodiputatuak esandakoa ukatzeko exijitzen diot Feijoo jaunari, zentzugabeak baina gure herriarentzat izugarri iraingarriak diren gauzak esateagatik", esan du Albarresek.
Ia aldi berean, Erroman Giorgia Meloni Italiako lehen ministroarekin bildu den PPko buruzagiak, Albares ministroaren dimisioa eta enbaxadorearen ordezkapena eskatu du, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari azalpenak eskatu dizkio Venezuelako oposizio buruak esan duenaz.
"Espainiako Gobernuak gezurra esan du, Iberoamerikako diplomazia europarraren funtsezko zutabea den Espainiako diplomazia ezin da erregimen diktatorial baten zerbitzura egon", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa