Politika
Gaixotasunak
Agentziak | EITB Media
Lau alderdiek adostutako lege proposamenak jasotzen du, besteak beste, gaitza oso hedatuta duten gaixoei 24 orduko arreta espezializatua bermatzea. Taldeek urrian onartu nahi dute Diputatuen Kongresuan, eta ondoren Senatura eraman.
Juan Carlos Unzue, ELA duen gaixoa, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko irudia: EITB Media
PP, PSOE, Sumar eta Junts talde parlamentarioek akordioa lortu dute alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duten gaixoen bizi kalitatea hobetzeko legeak aurrera egin dezan. Adostutako lege proposamenaren arabera, gaitza oso hedatuta duten gaixoei 24 orduko arreta espezializatua bermatuko zaie.
Bi urte igaro dira Espainiako Diputatuen Kongresuak AEA dutenentzat legea tramitatzeari baiezkoa aho batez eman zionetik, baina orain arte ez da aurrerapausorik eman. Itxura guztien arabera eta ezustekorik ezean, hilabeteetako negoziazioen ondotik, alboko esklerosi amiotrofikoa dutenentzako legea onartuko da.
Alderdi Popularreko iturrien arabera, lege testuak alboko esklerosi amiotrofikoa ikertzeko egitura bat martxan jartzea, profesionalak berariaz trebatzea eta horretarako beharrezko diru kopurua onartzea aurreikusten du.
Bart akordioa lortu ondotik, lege testua hurrengo egunetan eramango dute batzordera.
Lege testua urrian onartu nahi dute Diputatuen Kongresuan, eta ondoren Senatura eraman.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa