20:07

Politika

Bilera

Pedro Sanchez eta Imanol Pradales ostiral honetan bilduko dira, bi agintarien arteko bigarren batzarrean

EITB Media

Espainiako Gobernuko presidenteak lehendakariarekin abiatuko du irailaren 4an iragarri zuen bilera-sorta erkidegoetako agintariekin.

  • Gasteizko Ajuria Enea jauregian, uztaiean, egindako bilera. Artxiboko irudia: EITB

    Gasteizko Ajuria Enea jauregian, uztaiean, egindako bilera. Artxiboko irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostiral honetan ekingo dio Imanol Pradales lehendakariarekin hurrengo asteetarako iragarri duen bilera-sortari.

Bi agintarien arteko bigarren batzarra izango da hau, joan den uztailean Gasteizko Ajuria Enea jauregian egin zutenaren ondoren. Hitzordu horretan, besteak beste, Gernikako Estatutua betetzeari buruz hitz egin zuten.

Espainiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, ostiralean, lehendakariarekin batzartu ostean, Juanma Moreno Andaluziako presidentea eta Alfonso Rueda Galiziako presidentea ere hartuko ditu Sanchezek, hurrenkera horretan.

Oraingoz, beraz, hiru dira dagoeneko itxita dauden bilerak, eta Moncloak hurrengo egunetan erkidego eta hiri autonomoetako presidenteekin egingo diren gainerako batzarren ordena zehaztea aurreikusten du.

Bilera-sorta PSCk eta ERCk Kataluniarako finantzaketari buruz egindako akordioaren ondoren iragarri bazen ere, eta beste erkidego batzuek, Gaztela-Mantxa barne, izandako erreakzioaren ondoren, Espainiako Gobernuak bilera horietan finantziazioaz soilik ez hitz egitea nahi du.

Espainiako Gobernuak azaldu du helburua dela Estatuaren eta gobernu autonomikoen arteko lankidetza sendotzea, elkarrizketa indartzea eta administrazioen arteko elkar ulertze instituzionala bultzatzea.

Hori dela eta, presidente guztiak hartuko ditu Sanchezek, lehendakaria barne, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoak Kontzertu Ekonomiko propioa izan.

Sanchezek irailaren 4an egindako ekitaldian iragarri zituen erkidegoetako presidenteekin bilerak, ikasturte politikoari hasiera emateko.

Litekeena da batzarretan presidenteen konferentzia baten deialdiaz ere hitz egitea, PP hori eskatzen ari baita etengabe. Dagoeneko Espainiako Gobernuak agindu du aurrerago egingo dutela, baina datarik zehaztu gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena