Politika
ESPAINIAKO GOBERNUA
EITB MEDIA
Erkidegoen finantzazio eredu berri bat defendatuko duela ere esan du, "espainiar guztien arteko berdintasuna bermatuko duena".
Senatari eta diputatu sozialisten batzarra, Kongresuan. Argazkia: EFE
Gutxiengoan egon arren, legealdia amaituko duela hitz eman du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuko eta Senatuko bere alderdikideen aurrean. Horretarako, zain eta muin lan egingo duela esan du, gainerako talde parlamentarioekin akordioak lortzeko. Orain, Estatuko Aurrekontu Orokorrei erreferentzia eginez, "negoziatzera esertzeko ordua da", gehitu du.
Diputatu eta senatari sozialistek parlamentuen arteko bilera egin dute Kongresuan, ikasturte politikoari hasiera emateko eta bertan, "eraikitzeko" borondatea dutenekin elkarrizketara irekita egoteko eskatu die kideei, eta "suntsiketa besterik nahi ez dutenekin denborarik ez galdetzeko" esan die, oposizioari erreferentzia eginez.
"Eskua luzatuta daukat, Monkloako atea irekita izango du negoziatzea eta bat egitea helburu duen edonork (...) Elkarrizketa eta akordio politika praktikan jartzeko eskatzen dizuet, propositiboak izateko, elkarrizketaren aldekoak, ez dezagun denborarik galdu suntsiketa bakarrik nahi dutenekin eta lan egin dezagula eraiki nahi duten horiekin. Ireki zaitezte beste alderdi politikoen ideietara eta beharretara, gureak ahaztu gabe, eta egin ezazue naturalatasunez, zalapartarik gabe eta lortutakoaz eta hurrengo hiru urteetan egiteko dugunaz harro", adierazi du.
"Espainiarren arteko berdintasuna bermatuko duen" finantzaketa autonomiko sistema berri bat defendatuko duela ere nabarmendu du, eta ildo horretan, zehaztu du bere eredua "berdina" dela "lurralde guztietan": "Erkidego Autonomikoen esku dauden Ongizate Estatuaren oinarriak blindatzea, lurralde horietako bakoitzaren berezitasunei erantzunez".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa