Politika
AMNISTIA LEGEA
EITB MEDIA
Horietako hiruri isunak eta kalte-ordainak ezarri zizkieten, agintariei aurre egiteagatik, eta laugarrenari sei hilabeteko espetxe-zigorra eta inhabilitazioa, desordena publikoak eragitea egotzita.
Bizkaiko Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Amnistia Legea ezarrita, baliogabe utzi ditu Bizkaiko Auzitegiak 2019an Bilbon protesta batean parte hartu zuten lau herritarrei ezarritako zigorrak.
Kataluniako prozesu independentistaren aldeko ekintza batean hartu zuten parte, 2019ko urrian. Bilbora sartzeko errepideetako batean eserialdia egin zuten, trafikoa oztopatzeko, eta ebazpenaren arabera, horietako hiruk ertzainei mehatxuak eta irainak egin zizkieten. Laugarrenak, berriz, ekintza horren ondoren hainbat edukiontzi irauliarazten lagundu zuela zioen epaiak, Ertzainei bidea eragozteko.
Joan den apirilean egin zen gertatutakoari buruzko epaiketa Bizkaiko Auzitegian. Ertzaintzari aurre egitea leporatuta isunak eta kalte-ordainak ezarri zizkieten aurreneko hirurei, eta besteari sei hilabeteko espetxe-zigorra eta inhabilitazioa, desordena publikoa eragitea leporatuta.
Gaur kaleratutako ebazpen batean, zigorrak bertan behera geratzen direla jakinarazi du epaileak, eta arrazoia Amnistia Legearen aplikazioa dela esan du.
Erabakia ez da behin betikoa, eta erreguzko errekurtsoa jartzeko aukera dago, hiru eguneko epean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa