14:30

Politika

Adierazpen ofiziala

PPk Konstituzioaren alde egingo du 'aurkako jarrera dutenen aurrean'

Erredakzioa

PPk onartutako adierazpen ofiziala Kataluniako Gobernuak irekitako eztabaidaren eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren proposamenaren ondoren etorri da.

  • Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari orokorra. Argazkia: EFE.

    Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari orokorra. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Konstituzioaren eta "nazioa ez bereiztearen" aldeko adierazpena onartu du PPk, Maria Dolores de Cospedal idazkari orokorrak iragarri duenez.

"Aurkako jarrerak" erakusten dituzten alderdiak gogor kritikatu ditu Cospedalek, eta "hauteskunde-interesak eta alderdikeriak" bultzatuta jokatzea leporatu dizkie.

PPren adierazpena Kataluniako Gobernuak irekitako eztabaidaren eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren proposamenaren ondoren etorri da.

Egungo Konstituzioa 1978. urtean onartu zutela gogoratu du Cospedalek. Horren iritziz, Konstituzioari esker, Espainiak "bere garairik onena" bizi izan du, "ez bakarrik egoera ekonomikoari dagokionez, baita ongizateari eta elkarbizitzari dagokienez ere".

"Gure Konstituzioa eta Autonomien Estatua tinko defendatuko ditugu", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena