Politika
Politika Orokorreko bilkura
Erredakzioa
Politika Orokorreko saioan egindako hitzaldian, Garitanok esan du Euskadik ez duela “erreskaterik behar”, egoera “kontrolpean” mantentzeko “gaitasun nahikoa” daukalako.
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak “independentzia” aldarrikatu du, Euskal Herriak “eredu sozioekonomiko” berri bat eraiki eta “subiranotasun ekonomikoa” lor dezan.
Politika Orokorreko saioan egindako hitzaldian, Garitanok esan du Euskadik ez duela “erreskaterik behar”, egoera “kontrolpean” mantentzeko “gaitasun nahikoa” daukalako.
Garitanoren hitzetan, Euskal Herriko erakundeek euren erabakiak hartzeko gai izan behar dute, Espainiak “inposatutako” neurriei aurre egiteko.
Espainiak “porrot” egin duela adierazi du Gipuzkoako ahaldun nagusiak. “Espainiak ez du krisi hau gaindituko, ez du etorkizunik”, gaineratu du. “Espainiako erreinuak ez du etorkizunik, ez orain arte ezagutu dugun moduan behinzat”, adierazi du.
Euskal Herriak “erabakiak hartzen diren tokitan egon behar duela” aldarrikatu du Garitanok. Horren iritziz, “askatasunak irabazi egingo du”, eta, etorkizunean, Euskal Herriak “nazioen kontzertuan bere tokia lortuko du”.
Bestalde, oposizioko alderdiak gogor kritikatu ditu, Bilduren aurkako adostasuna bilatzen aritu direla esanez. Horren “adibide garbia” Juan Karlos Alduntzinen aurkako zentsura mozioa izan zela azpimarratu du, baina “elkarlanerako eskua” luzatu die Garitanok gainerako alderdiei.
Ordubeteko hitzaldian, urtebeteko balantzea egin du Garitanok, eta hurrengo ikasturterako egitasmoak aurkeztu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa