16:29

Politika

AMNISTIA LEGEA

Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Amnistia Legearen aurka Gorenak jarritako helegitea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Era berean, aurreikusita zegoen bezala, Juan Carlos Campo Justizia ministro ohiak eta magistratuak auzi honetatik kanpo uzteko egindako eskaria ere onartu egin du bermeen auzitegiak.

  • Auzitegi Konstituzionala, artxiboko irudi batean.

    Auzitegi Konstituzionala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalak, aho batez, tramitera onartu du gaur Amnistia Legearen aurka Auzitegi Gorenak joan den uztailean jarritako helegitea. Gaur amaitzen zen arauari errekurtsoak jartzeko epea.

Bere helegitean, Gorenak argudiatu zuen legearen lehendabiziko artikulua —desordena publikoen delituari buruzkoa— "diskriminatzailea" dela, besteak beste, "berdintasun printzipioa eta segurtasun juridikoarena" urratzen dituelako.

Hain zuzen, Gironan izandako protesta-ekintza batzuen harira, desordena publikoak egotzita auzipetu eta zigortutako bi herritarren kasuak aztertu ondoren erabaki zuen Gorenak auzia Konstituzionalera eramatea.

Era berean, aurreikusita zegoen bezala, Juan Carlos Campo Espainiako Gobernuko Justizia ministro ohiak eta magistratuak auzi honetatik kanpo uzteko egindako eskaria ere onartu egin du bermeen auzitegiak gaurko saioan.

Ministro zen garaian (2020ko urtarriletik 2021eko uztailera), buruzagi independentistei indultuak emateko dokumentua izenpetu zuen, eta bertan esaten zen balizko amnistia Konstituzioaren aurkakoa litzatekeela. Hori dela eta, kasutik kanpo uztea eskatu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena