EAJk babestu egingo du Gonzalez Venezuelako presidente hautatu gisa aitortzea eskatzen duen PPren ekimena
EAJk babestu egingo du Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako presidente hautatu gisa aitortzea eskatzen duen PPren legez besteko proposamena, Espainiako Diputatuen Kongresuan.
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak aurreratu du albistea, goizean hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Esan duenez, jeltzaleak "demokraziaren alde" eta "diktaduraren kontra" egongo dira beti, eta "Maduro diktadorea da". "Errepresio itzela da Venezuelan bizi dutena. Zortzi milioi herritarrek alde egin behar izan dute herrialdetik", erantsi du.
Gauzak horrela, Alderdi Popularraren ekimenak ziurrenik aurrera egingo du, EAJren, Voxen, UPNren eta Coalicion Canariaren botoak batuta. Denera, 177 aldeko boto bilduko lituzkete popularrek. Eztabaida gaur egingo bada ere, bihar izango da bozketa.
Kongresuko prentsa-aretoan egindako agerraldian, Estebanek aitortu du popularren testua ez dela eurek "idatziko luketena". "Ez dakit zelan jokatuko duen PPk. Egia esan, gauza batzuk beste era batera azalduko genituzke guk, baina botoa emateko orduan ez gaude zehaztapenetarako. Nire hitzaldian saiatuko naiz zehazten", erantsi du.
Halaber, azaldu du halako ekimenak "askotan" ez direla "helburu bezala" erabiltzen, "elkar jipoitzeko tresna modura" baizik, "alderdi handien artean". "Hori ez da ona ez demokraziarentzat, ezta Venezuelarentzat ere". Zentzu horretan, PPri eskatu dio arratsaldeko saioan "alderdi barrura begirako diskurtsoak" alde batera uzteko.
Buruzagi jeltzalearentzat, "argi dago" Venezuelan nork irabazi zuen. "Azkeneko aktek erakusten dutenez, falta diren boto-paper guztiak Maduroren aldekoak izanda ere, ezingo luke irabazi", adierazi du.
Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroaren jarrera "ulertzen" duela ere esan du, Gonzalez presidente gisa aitortzeak "Espainia egiten ari den bitartekaritza lana oztopatu" dezakeelako. Venezuelako oposizioburuari asilo politikoa ematea ontzat jo du.
PSOEk PPren testuari egindako zuzenketa aurkeztu du, eta, oraingoz, ez dute edukia zein den jakitera eman.
Albiste gehiago politika
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 225 etxebizitza lizitatu ditu Gasteizko Larrein auzoan
Visesak lehiaketara atera ditu alokairuko etxebizitza babestuaren sustapen honen obrak, 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Kontratua, eranskinak eta urbanizazioa barne, irailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango da.
Sarek eta Bilboko Konpartsek 'Bizkaiko Etxera Eguna' deitu dute abuztuaren 22rako Bilbon
Aste Nagusiarekin batera, ETAko preso, iheslari eta deportatuen itzulera eskatzeko manifestazioak, bazkari herrikoiak eta kontzertuak izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute gizarteak "gatazkaren zauri mardulenak gainditu" dituela eta "badela garaia 'Etxera' aldarria erreibindikazio izatetik lorpen izatera pasatzeko".
Luberrik Bilboko Konpartsek berriz "baztertu" dutela salatu du, "irizpideak bete arren"
Gazte Koordinadora Sozialistarekin (GKS) lotutako konpartsak jarduerak egingo ditu Aste Nagusian, "normaltasunez parte hartu" ezin duela agerian uzteko eta "bere espazioa" eskatzeko.
Covitek jaietan ETAko presoen aldeko pankartak agertu izana salatu du
Bilboren kasuan, Txoribarrote konpartsak "pankarta handi bat" zabaldu izana kritikatu du Covitek, "Euskal preso eta iheslariak etxera" aldarria idatzita duena. Donostiako Udalak kendu egin ditu hiriko ikastetxe publiko bateko fatxadan zeuden pankartak
Goia kexu agertu da Espainiako Gobernuarekin, Malitik etorritako migratzaileekin duen ardurari ez baitio behar bezala heltzen
Donostian bizi diren migratzaile maliarren egoeraz galdetuta, Eneko Goia alkateak Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du behin-behineko irtenbidea aurkitu dutela Arantzazun, eta adierazi du Espainiako Gobernuak Malitik etorritako migratzaileekin duen ardurari ez diola behar bezala heltzen.
"ASESINOS" eta "ETARRAS" margotu dute Santutxuko herriko tabernan
Ezker abertzalearen aurkako pintaketak agertu dira gaur Bilboko auzo batzuetan. Santutxuko herriko tabernan, esaterako, "ASESINOS" eta "ETARRAS" idatzi dute lokaleko bi pertsianetan. Solokoetxen ere agertu dira pintaketak, kaleko horma batzuetan. Bilboko Sortuk gaitzetsi egin ditu gertaera horiek.
SAREk presoen eskubideekiko konpromisoa berretsi eta haien aldarrikapena "kriminalizatzeko" saiakerak salatu ditu
Halaber, biktimen mina eta sufrimendua helburu politikoekin erabiltzea deitoratu du, eta gogorarazi du "biktima bakoitza bere sufrimenduaren jabe" dela eta errespetua, elkartasuna eta begirunea merezi dituela.
Voxek PPri festa musulmanak debekatzea onartu zuen Jumillako osoko bilkuran: 'Helburua beteta'
PPren botoei eta Voxen abstentzioari esker, proposamen polemikoa aurrera atera zen eta ultrek garaipena bereganatu zuten.
Zer aldatzen da EBren komunikabideen askatasunari buruzko lege berriarekin?
Erregelamendu bat denez, araudi berriaren artikuluak lotesleak dira EBko estatu guztientzat, inolako transposizio beharrik gabe. "Segurtasun nazionaleko" arrazoiak argudiatuta, kazetariak edo kazetarien iturriak zelatatzeko aukera ematen zuen klausula bat sartzeko saiakera izan da oztopo handienetako bat negoziazioan.
Urgentziaz ospitaleratu dute Jose Maria Angel GOIDIko komisionatu ohia, bere buruaz beste egiten saiatu ostean
Komisionatu izateari uko egin zion, duela 43 urte funtzionario mailaz igotzeko erabili zuen titulazioari buruzko polemika piztu ondoren.