Itxi

Politika

Erasoa

Gipuzkoako sozialistek salatu dute pintaketak egin dizkietela Eibarren duten txosnan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Aurten ere intoleranteenek bizikidetza lezioak eman nahi izan dizkigute gisa horretako ekintzekin. Aitzitik, lortu duten bakarra da erasoa nork egin duen agerian uztea", esan du PSE-EEk Gipuzkoan duen idazkari nagusi Jose Igancio Asensiok.

  • Pintaketak PSE-EEk Arrateko landetan duen txosnan

    Pintaketak PSE-EEk Arrateko landetan duen txosnan. Argazkia: PSE-EE

Gipuzkoako sozialistek salatu dute bart gauean Arrateko landetan (Eibar) duten txosnan erasoa jasan dutela. Hain zuzen ere, pintaketak egin dizkiete Arrateko Amaren eguna dela eta bertan jarri duten txosnan. "6000 torturatu. Bizikidetza non?" esaldia irakur daiteke pintaketa batean.

Horri erantzunez, PSE-EEk Gipuzkoan duen idazkari nagusi Jose Ignacio Asensiok esan du aurten ere "intoleranteenek bizikidetza lezioak" eman nahi izan dituztela. "Aitzitik, lortu duten bakarra da erasoa nork egin duen agerian uztea", erantsi du.

Halaber, Asensiok nabarmendu du Alderdi Sozialistak "askatasuna eta herritarren eskubideak" defendatzen dituela.