Politika
TITULAR NAGUSIAK
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales eta Chivite, artxiboko irudi banatan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales-Chivite bilera: Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea gaur bilduko dira Iruñean, bi agintarien arteko lehen hartu-emanean, Pradalesek ekainean kargua hartu zuenetik. Batzarraren ondoren, biek agerraldia egingo dute hedabideen aurrean
- Pedro Sanchezen lehentasunak: Hasi berri den urte politikoan mahai gainean izango dituen lehentasunak eta ildo nagusiak eman ditu ezagutzera, gaur, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. 11:30ean egingo du agerraldia, Madrilgo Cervantes Institutuan.
- Eguraldia: Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euri asko egingo du EAEn, bereziki, iparraldean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa