07:30

Politika

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua Lehendakaritzan, abuztuko langabezia datuak eta ETB FestVal jaialdian 

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Joan den astean, Miramarren egin zen lehen Gobernu Bilera.

    Joan den astean, Miramarren egin zen lehen Gobernu Bilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gobernu Kontseilua, Lehendakaritzan: Abiatu berri den urte politikoaren bigarren Gobernu Kontseilua egingo da gaur Lehendakaritzan, eta Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eledunak 12:30etatik aurrera emango ditu bileran landutako gaien inguruko azalpenak.

- Abuztuko langabezia datuak: Gaur ezagutuko dira abuztuari dagozkion langabezia datuak. Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak agerraldia egingo du, 09:30ean, datuon inguruko balorazioa egiteko.

ETB, FestVal jaialdian:  Gasteizko FestVal jaialdiaren bigarren egun honetan, besteak beste, ETBk udazkeneko programazioa aurkeztuko du. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eta  hainbat aurkezlek hartuko dute parte Europa Jauregian egingo den aurkezpen ekitaldian. 

 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen