12:03

Politika

Polemika

Kanta pederasta bat abestu zuen Avilako herri txiki bateko alkatea bota du PPk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Vita herriko jaietan, bertako alkatea den Antonio Martinek neskato bat bortxatzeari buruzko abesti bat kantatu zuen, jendaurrean. Horrek ika-mika handia eragin du, eta alderdi anitzek kargutik kentzeko eskatu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Avilako PPk herri txiki bateko alkatea bota du, neskato bat bortxatzeari buruzko kanta bat jendaurrean kantatu izanagatik. Joan den abuztuaren 25ean, 79 biztanle dituen Vita herriko alkatea den Antonio Martin oholtzara igo eta neskatila baten bortxaketa kontatzen zuen abesti bat antzeztu zuen.

Laster, sare sozialen bidez zabaldu ziren bideoak eta PSOEk eta Podemosek, besteak beste, berehala kargutik kentzea eskatu dute.

X sare sozialaren bidez Avilako PPk zabaldu duenez, Martin ez da PPko afiliatua, baina PPko udal taldea utziko du, "gertakari onartezin horrengatik". Gainera, "emakumeen eta adingabeen aurkako edozein jarrera iraingarriaren kontrako konpromisoa" berretsi du.

2019 eta 2023 artean alkate ere izan zen Martin, baina Vox alderdiarekin. Azken hauteskundeetan PPren alderdiarekin aurkeztu zen.

Vitako alkatea oholtzara igo zen eta, mikrofonoa eskuan zuela, publikoaren laguntza eskatu zuen abesteko: "neskato bat aurkitu nuen bakarrik basoan, eskutxotik hartu eta ohera eraman nuen. Gona igo nion eta kuleroak jaitsi". Oholtza gainean saltoka jarraitu zuen alkateak: "txortan egin nuen lehen aldiz, bigarrenez, hirugarrenerako dagoeneko ez zegoen hazirik".

Erreakzioak

Publiko egindakoan, Pablo Fernandez Gaztela eta Leongo Podemoseko burua izan da lehenetarikoa salatzen. Vitako alkatea "artaburu" deitu du, eta "pederastiaren eta bortxaketaren apologia" egin izana leporatu dio. "Berehala" PPtik botatzea eskatu du, esanez "onartezina da ordezkari publikoek horrelako jarrerak izatea". PSOEk ere alkatearen dimisioa eskatu du, "pederastiaren apologia ez baitago adierazpen askatasunaren baitan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena