19:13

Politika

Katalunia

Monterok Kataluniako finantzazio bereziari buruzko azalpenak emango ditu Senatuan

Agentziak | EITB Media

Ogasun ministroak agerraldia egingo du Goi Ganbaran, PPk kontrolpean duen Mahaiak eskatuta, PSCren eta ERCren arteko akordioaren zati hori azaltzeko.

  • Maria Jesus Montero Ogasun ministroa.

    Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak agerraldia egingo du Senatuan Kataluniaren finantzazio berezia azaltzeko, Goi Ganberako Mahaiak onartu duenez. Kongresuko Diputazio Iraunkorrak atzera bota zuen eskaera hori, PPk ez zuelako babes nahikorik lortu, baina Senatuko Mahaian gehiengoa dute popularrek.

PSCk eta ERCk Salvador Illaren inbestidurarako lortutako akordioaren berri eman beharko du Monterok datorren asteazkenean, irailak 4, Senatuko osoko bilkuran.

Ministroak adierazi zuenez, akordio hori ez da kontzertu ekonomiko bat, Kataluniarentzako finantzazio berezia baizik. ERCk ez zituen hitz horiek ondo hartu, eta Estatuko Aurrekontu Orokorretarako ere bere babesa behar dutela ohartarazi zuten.

"Montero ministroaren agerraldia premiazkoa da, Gobernuaren erabateko desinformazioaren aurrean eta Exekutiboaren eta ERCren arteko isiltasunaren aurrean, bere akordio lotsagarriaren ostean. Espainiarrek gardentasunez jakin behar dute zer negoziatu eta adostu den PSOEren eta ERCren artean ", adierazi du PPk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena