11:20

Politika

GOBERNU KONTSEILUA

Urte politiko berria hasi du Jaurlaritzak, lehendakariaren itun etikoa ardatz hartuta

EITB MEDIA

Ohiturari jarraiki, Donostiako Miramar Jauregian egin dute urte politikoari ekiteko lehen bilera. Batzarraren ostean agerraldia egingo du Imanol Pradales lehendakariak (11:30ean) adostutakoak azaltzeko.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Udako oporraldiari amaiera eman, eta urte politiko berriari ekin dio gaur, osteguna, Eusko Jaurlaritzak. Betiko moduan, Gobernu Kontseilu berezi batekin hasi du jarduna: abuztuaren amaieran Donostiako Miramar jauregian egin ohi dena (10:30ean hasi da). Gauzak horrela, agenda publikoari heldu dio berriro EAJ-PSE-EE koalizio gobernuak. 

Imanol Pradales buru dutela, batzarrean dira Jaurlaritza osatzen duten 15 sailburuak. 11:30ean prentsa aurrera aterako da lehendakaria bera, adostutakoen berri ematera. Pradalesen agerraldia zuzen-zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek

Lehendakaritzako iturriek aurreratu dutenez, Pradalesek gainerako alderdiekin adostu asmo dituen "herri itunak" izango dituzte hizpide bileran. Horien artean daude politikagintzan aritzeko itun etikoa eta Osakidetzaren egoera hobetzeko akordioa

Aurrekoaren inguruan, lehendakariak esana du kezkatuta dagoela Espainiako politikagintzan nagusi den liskar giroarekin, baita "elkarbizitzari eta denon eskubideei mehatxu" egiten dion ultraeskuinaren gorakadarekin ere. Horren aurrean, Euskadin lege den "giro ona" bermatu nahiko luke Pradalesek. 

Hori horrela, gutxieneko joko arau batzuk adosteko deia egingo die alderdiei, jardun politikoari "muga etikoak" ezarrita. Aurkari politikoa edozein dela ere, horren iritziak eta jarrerak errespetatu behar direlakoan, horren aldeko konpromisoa galdegingo die itunaren sinatzaileei. 

Lehendakariak uztailean, banakako bileran sortan, aurreratu zien egitasmoa talde parlamentarioei. Dena dela, proposamena Eusko Legebiltzarrera eramateko asmoa du Pradalesek. 

Urte politiko berrirako beste konpromiso handia Osakidetzaren egoera hobetzea da eta, horretarako, irailaren 5ean bilduko da osasun itunerako mahaia. Batzarra Alberto Martinez Osasun sailburuak deitu du. 

"Familia-argazkia" eta Pradalesen bilera osteko agerraldia

Betiko legez, protokolozko ekitaldia gobernu berriaren eta lurraldeko ordezkarien familia argazkiarekin hasi dute. Miramar jauregiaren kanpoaldean izan ohi da, baina ekaitzak tarteko —EAE prezipitazio handiengatik abisu horipean dago— barrualdean egin dute irudi-hartzea. 

Familia argazkia. EFE

Familia argazkia. EFE

11:30ean, Imanol Pradales lehendakaria kazetarien aurrera irtengo da bileran landutakoak azaltzera. eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Pradalesen prentsaurrekoa

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena