Politika
Begoña Gomez auzia
Agentziak | EITB Media
Justizian abuztua hilabete baliogabea den arren, epaileak instrukzioari eutsi dio. Gaurkoan Wakalua, Barrabes, Reale Seguros eta La Caixa Fundazioko ordezkariek eman dituzte azalpenak. Fiskalaren iritziaren aurka, Moncloan Sanchezi egindako itaunketaren grabazioa aldeen esku jarri du berriki.
Gomez eta Sanchez, artxiboko argazki batean. EFE
Juan Carlos Peinado epaileak lekukotza gehiago bildu nahi ditu Begoña Gomez auzian —ustezko ustelkeria egotzita, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztearen kontra zabalik duen ikerketa— , eta gaur lau pertsona galdekatu ditu. Joan den astean, eta Fiskaltzaren irizpidearen kontra, Sanchezi Moncloan egindako itaunketaren grabazioa akusazioen esku jartzea erabaki zuen epaileak, eta horren kontura, Espainiako presidenteak zein Gomezek haren kontrako kereilak aurkeztu zituen Madrilgo Auzitegi Nagusiak, prebarikazioa egotzita.
Justizia administrazioan abuztuak ez du jardunerako baliorik, baina halere, instrukzioari eutsi dio epaileak, lekukotzak eskatuta eta probidentziak emanda.
Gaurkoan honakoek deklaratu dute, denek ere lekuko gisa: Leticia Lauffer Wakaluako zuzendaria, Luis Miguel Cipres Barrabeseko kontseilari delegatua, Ignacio Mariscal Reale Segurosen burua, eta Marc Simon Martinez La Caixa fundazioaren zuzendariorde nagusia.
Ultraeskuineko akusazioen arabera, Wakaluaren (Globaliaren filiala da) zuzendariak Begoña Gomezekin bitartekari lanetan aritu omen zen Air Europaren erreskatearen auzian. Cipres Barrabes aholkularitza enpresako (Juan Carlos Barrabes enpresaburuaren konpainietako bat; ikerketapean du hori ere epaileak) burua da. Gainerakoan, Reale Seguros eta La Caixa fundazioko arduradunak euren enpresek Begoña Gomezen katedra finantziatu zutelako galdekatuko ditu; unibertsitateko katedra horretan irregulartasunak izan zirela uste du Peinadok.
Ostiralean, Barrabes enpresaburuaren etxea miatzeko agindua eman zuen epaileak. Aurrez, Pedro Sanchezen itaunketaren grabazioak aldeen esku jartzea erabaki zuen, Fiskaltzaren irizpidearen kontra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa