Politika
Katalunia
Erredakzioa
Hain zuzen ere, Estatu propio eskaera Kataluniako Parlamentuak egitea eskatuko luke.
Jarraitzaileek txaloka egin zioten harrera atzo Artur Masi, Mariano Rajoyrekin batzartu eta gero. EFE
Kataluniako Gobernua Estatu propioa aldarrikatzea aztertzen ari da, Espainiako Gobernuak itun fiskalari 'ezetz' esan eta gero, Francesc Homs Generalitatearen bozeramaileak jakinarazi dunez.
RAC1 irrati-katean egindako elkarrizketan, aldarrikapen eskaera Parlamentu autonomikora eramano lukeela azaldu du Homsek.
Rajoyren ezetzaren ostean, Kataluniak bi aukera dituela zehaztu du: "dagoen moduan geratzea edo hauteskundeak aurreratzea, ondoren bide bat abiatzeko, Estatu propioarena, kasu".
Horren ustez, "atzera bueltarik gabeko bidea" abiatu da Katalunian, eta, horren ildotik, ez du inolako aukerarik baztertu nahi izan, ezta independentzia erreferenduma deitzea ere.
Artur Masek eta Mariano Rajoy bi orduko bilera egin zuten atzo Moncloako Jauregian.
Generalitateko presidenteak itun fiskalaren aldeko apostua helarazi zion Rajoyri, baina, horrek, Konstituzioarekin bateraezina dela erantzun zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa