11:56

Politika

PUIGDEMONTEN IHESA

Esquadra Mossoek "akatsak" onartu dituzte Puigdemont atxilotzeko dispositiboan

Agentziak | EITB Media

Pablo Llarena Kataluniako auziko instrukzio epaileak eskatu bezala, Esquadra Mossoek Puigdemont atxilotzeko antolatutako dispositiboari buruzko txostena bidali diote.

  • Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Bartzelonan, abuztuaren 8an. Argazkia: EFE

    Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Bartzelonan, abuztuaren 8an. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratu eta Kataluniako auziko instrukzio epaileak eskatu bezala, Esquadra Mossoek Carles Puigdemont atxilotzeko antolatutako dispositiboari buruzko txostena bidali diote. Bertan, Esquadra Mossoek onartu dute "akatsak" egon zirela Generalitateko presidente ohia atxilotzeko abuztuaren 8an antolatutako dispositiboan, eta autokritika egin dute.

Epaileak txosten bana eskatu zien Espainiako Barne Ministerioari eta Esquadra Mossoei, Puigdemont atxilotzeko dispositiboaren inguruan eta haren "porrota" eragin zuten elementuei buruz.

Puigdemonten ihesaren harira, Espainiako Barne Ministerioak Pablo Llarena epaileari erantzun zion Esquadra Mossoek uko egin ziotela Puigdemont atxilotzeko Barne Ministerioak eskainitako laguntzari. Horren arabera, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak ez zuten Generalitateko presidente ohia "antzeman" Frantziako mugan ezarritako kontroletan, eta hura atxilotzea izan dela eta izango dela helburua.

Abuztuaren 8an agertu zen Puigdemont Bartzelonako Garaipen Arkuan, Salvador Illaren inbestidura hasi baino ordubete lehenago jendaurrean egin zuen ekitaldian. Ekitaldiaren ondotik auto zuri batean sartu eta ihes egin zuen. Generalitateko presidente ohiak "ibilgailu pribatu" baten atzeko eserlekuan eserita igaro zuen muga, berak artikulu batean azaldu zuenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena