Politika
Nafarroa
Agentziak | EITB Media
Alderdi erregionalistak "urte hauetan guztietan egin duen ibilbide politiko eta parlamentarioa" azpimarratu du.
Iñaki Iriarte UPNko parlamentaria. Artxiboko irudia: EITB
Iñaki Iriarte UPNko parlamentariak uko egin dio Foru Ganberako aktari "arrazoi pertsonalak, lanekoak eta osasunekoak" direla-eta.
Hala jakinarazi du bere alderdiak ohar batean, eta eskertu egin du Iñaki Iriartek "egindako lana eta erakutsitako dedikazioa".
Alderdi erregionalistak parlamentariak "urte hauetan guztietan izan duen ibilbide politiko eta parlamentario eredugarria" azpimarratu du, "elkarbizitza baketsuaren, giza eskubideen, askatasunaren eta demokraziaren defentsa nekaezina egin duelako. Ez da ahaztu behar Nafarroa foru erkidego propio eta bereizi gisa defendatzeko duen konpromisoa, euskal independentismoaren aurrean".
Erregionalistek onena opa diote Iriarteri, arlo pertsonalean zein profesionalean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa