Politika
PUIGDEMONTEN IHESA
Agentziak | EITB Media
Generalitateko presidente ohiak artikulu batean azaldu duenez, abuztuaren 6an sartu zen Katalunian, eta ezkutatuta egon zen bi egun geroago, Salvador Illaren inbestiduraren atarian, Bartzelonako ekitaldian agertu zen arte.
Carles Puigdemont Bartzelonan, abuztuaren 8an egin zuen agerraldian. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemontek Kataluniara egindako itzulera laburrak zeresana ematen jarraitzen du. Gaur, lehen aldiz, Generalitateko presidente ohiak bere ihesari buruzko xehetasunak eman ditu Politico agerkarian argitaratutako artikulu batean. Azaldu duenez, ez zuen maletategian ezkutatu beharrik izan, eta "ibilgailu pribatu" baten atzeko eserlekuan eserita igaro zuen Ipar Kataluniarako muga.
Aipaturiko artikulu horretan Puigdemontek esan duenez, abuztuaren 6ko arratsaldean sartu zen Katalunian, eta ezkutatuta egon zen bi egun geroago, abuztuaren 8an, Salvador Illaren inbestiduraren atarian Bartzelonako ekitaldian agertu zen arte.
Ekitaldiaren ondotik auto zuri batean sartzen ikusi zuten, eta, errepide kontrolak jarri bazituzten ere, Esquadra Mossoek ez zuten atxilotzea lortu.
Diputatu den heinean Kataluniako Parlamentuan egin zen Salvador Illaren inbestidurara joateko asmoa zuela adierazi du, baina "ezinezkoa" gertatu zitzaiola Poliziak inguru guztia hesitu zuelako.
Egoera horren aurrean, eta atxilotua ez izateko, "plan alternatiboa" aktibatu zuela gaineratu du.
"Ez nintzen Kataluniara itzuli atxilotua izateko, zapalkuntzari aurre egiteko eskubidea gauzatzeko baizik". Gaineratu duenez, "demokrata batek ez luke onartu beharko epaile batek lege demokratiko bat aplikatzeari uko egitea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa