22:39

Politika

Bilera Moncloan

Masek ez du aukerarik baztertu, Rajoyk itun fiskalari 'ez' esan ostean

Erredakzioa

Arratsaldean, Generialitateko presidenteak Saint Jaume Plazan, Gobernuaren egoitzan, bildutako ehunka katalan agurtu behar izan ditu eta "Els Segadors" ereserkia abestu dute.

02:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Masek aurkeztutako proposamenak "aztertuko dituela" esan du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, baina itun fiskalaren inguruko elkarrizketa "txarto" joan dela adierazi du Generalitateko presidenteak.

Datorren urtean finantziazio eredua negoziatzeko aukera eman dio Rajoyk Artur Masi, baina honek ezetz erantzun dio.

Bilera horren ostean, Masek ez ditu bere Gobernuaren hurrengo pausoak argitu. Datorren astean "hausnarketa sakona" egingo dutela eta Politika Orokorreko saioan erabakiren bat aurreratuko dutela nabarmendu du.

Rajoyk "elkarlanean aritzea" eskaini dio

Rajoyk, bestalde, elkarlanean "zintzo eta benetan" aritzeko eskaintza egin dio. Horrez gain, Kataluniak dituen arazoak onartu ditu, baina proposamen fiskalaren kontra egin du, Konstituzioan lekurik ez duelako eta Konstituzioa "agintari guztiek betetzeko eta betearazteko obligazioa dute".

Hala ere, Gobernuko presidenteak erkidegoak finantzatzeko sistema berrikusi eta erreforma egungo legegintzaldian egingo dutela bermatu du.

Masi ongietorria

Arratsaldean, Generialitateko presidenteak Saint Jaume Plazan, Gobernuaren egoitzan, bildutako ehunka katalan agurtu behar izan ditu. Elkarretaratzea Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) deitu du. Mas kabineteko kideekin eta Helena Rakosnik emaztearekin agertu da.

Bildutakoek independentziaren aldeko oihuak egin dituzte, Masek elkarretaratzea antolatu dutenekin eta Kataluniako gizarteko eta kultura munduko kideekin hitz egiten zuen bitartean. Guztiek "Els Segadors" ereserkia abestu dute.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena