Politika
Katalunia
Agentziak | EITB Media
Gobernua osatzen duten 16 kontseilariek kargua hartu ostean, astearte honetan egin dute lehen bilera.
Albisteak (1)
Salvador Illa Generalitateko presidentea Kataluniako Gobernuaren lehen bileraren buru izan da astearte honetan, inbestidura hasi eta bost egunera. Illak PSC, ERC eta Comuns alderdien babesa izan zuen kargua lortzeko.
Bilera 09:00etan hasi da, eta bertan 16 kontseilariek (bederatzi emakume eta zazpi gizon) parte hartu dute. Generalitatearen Jauregiko Galeria Gotikoan izan dira argazki ofizialerako, eta ordu erdi geroago hasi da lehen bilera.
Panequez gain, Gobernu berriko kide dira Albert Dalmau (Lehendakaritza); Alícia Romero (Ekonomia eta Finantzak); Nuria Parlon (Barne eta Segurtasun Publikoa); Ramon Espadaler (Justizia eta Kalitate Demokratikoa); Olga Pane (Osasuna); Esther Niubo (Hezkuntza eta Lanbide Heziketa); Monica Martínez Bravo (Gizarte Eskubideak eta Inklusioa) eta Miquel Samper (Enpresa eta Lana).
Halaber, gobernukide dira Eva Menor (Berdintasuna eta Feminismoa); Jaume Duch (Europar Batasuna eta Kanpo Ekintza); Nuria Montserrat Pulido (Ikerketa eta Unibertsitateak); Oscar Ordeig (Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura); Berni Alvarez (Kirolak), Sonia Hernandez (Kultura) eta Francesc Xavier Vila (Hizkuntza Politika).
Guztiek atzo, astelehena, hartu zituzten karguak, eta Illa presidenteak esan zuen "guztion ongia bilatzea eta Kataluniaren defentsa" izango direla "jarduteko irizpide bakarrak".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa