15:29

Politika

IRUN

EAJk iragarri du PSE-EEkin negoziazioak abiatu dituela Irungo Udalean, gobernu-koalizioa eratzeko

EITB MEDIA

Jeltzaleek jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean bi alderdietako negoziazio batzordeak elkartu ziren, Iruni "egonkortasun politikoa" emango dion akordioa erdietsi nahian.

  • Irungo Udala, artxiboko irudi batean.

    Irungo Udala, artxiboko irudi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtetako hartu-eman gaiztotuaren ondoren, Irungo Udalean gobernu-koalizioa eratzeko negoziazioak abiatu dituzte EAJk eta PSE-EEk. Hala iragarri du Gorka Alvarez Irungo jeltzaleen eledunak, sare-sozialetan zabaldutako bideo batean. Esan duenez, asmoa da akordio "sendoa" eratzea, Udalari "egonkortasuna" emango diona eta "aurrera egiten" lagunduko diona.

Jeltzaleek jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean bi alderdietako negoziazio batzordeak elkartu ziren, Iruni "egonkortasun politikoa" emango dion akordioa erdietsi nahian. "Lehendabiziko egunean esan genuen bezala, EAJ elkarlanerako prest dago gure hiriak dituen egungo eta etorkizuneko erronken aurrean. Irailean hasiko da urte politiko berria eta argi izan nahi dugu zein den gure posizio politikoa Irungo Udalean", esan du Alvarezek. 

2020an Irungo Udaleko EAJko eta PSE-EEko zinegotziek bertan behera utzi zuten bi alderdiek sinatutako oinarrizko akordioa. Ordutik, tentsio handia egon da herri horretako sozialisten eta jeltzaleen artean. Jose Antonio Santano eta Xabier Iridoi PSEko eta EAJko buru zirenean, hurrenez hurren, hautsi zen bi alderdien arteko udal-gobernua.

Iazko abenduan, Cristina Labordak hartu zuen Santanoren lekukoa alkatetzan —azken hori Estatuko Garraio idazkari izendatu zuten— eta Alvarezek Iridoirena, Irungo jeltzaleen buruzagitzan. Erreleboa hartu orduko, biek esan zuten aukera ikusten dutela bi alderdien arteko koalizioa berreskuratzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena