Politika
Katalunia
Agentziak | EITB Media
Kataluniako Parlamentuko presidenteak 9:30ean hartu du buruzagi sozialista, eta ondoren, Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdien ordezkariekin bilduko da. Atzo, ERCko gazteek Illa inbestitzeko akordioa babestu zuten, eta hala, sozialistak gertuago du Presidentetza.
Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak Salvador Illa PSCren buruzagi eta presidentegaia hartu du gaur ganberan, inbestidura saioaren deialdia egiteko egin beharreko bilera sortaren baitan.
Iragarri bezala, 09:30ean, Parlamentuko audientzien aretoan bildu dira bi buruzagiak. Bezperan, Kataluniako Parlamentuan diputatu bat duten ERCko gazteek Illa inbestitzeko akordioa babestu zuten, aurrez ERCko milintantziak egin zuen modu bertsuan.
Illarekin bildu ostean, ERCrekin eta Comunsekin (Illa babestuko duten taldeak) batzartuko da Rull, eta, ondoren, ordezkaritza handienetik txikienera, gainerako alderdiekin: Junts, PP, Vox, CUP eta Aliança Catalana.
Bilerak Parlamentuko audientzia-bulegoan egingo dira, eta amaitzen direnean, Rullek agerraldia egingo du elkarrizketen emaitzen berri emateko.
Hitzorduak astelehenerako zeuden aurreikusita berez, baina Rullek prozesua egun bat atzeratu zuen, talde guztiekin harremanetan jarri ondoren, ERCren "agenda arazoengatik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa