16:04

Politika

Katalunia

Illa presidente izendatzeko osoko bilkura deitu aurreko bilera-erronda asteartera atzeratu du Rullek

Agentziak | EITB Media

Bestalde, CDRek bertan behara utzi dute astelehenerako deituta zuten bilkura.

  • Illa eta Rull lehen bilera-sortan. Argazkia: EFE

    Illa eta Rull lehen bilera-sortan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak asteartera atzeratu du Salvador Illa sozialista presidente izendatzeko osoko bilkura deitu aurreko Kataluniako Ganbera osatzen duten alderdiekin egin beharreko bilera-sorta. Baliteke inbestidura saioa ostegunean egitea.

Lehen bilera astelehenerako aurreikusita bazegoen ere, ERCren talde parlamentarioaren "agenda arazoak" direla-eta, bilera-erronda atzeratzea erabaki du Rullek, Kataluniako Parlamentuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Atzerapen horrek inbestidura saioa atzeratzea ekarriko du. Ziurrenik asteazkenera atzeratuko dute inbestidura saioa deitu behar duen Diputazio Iraunkorraren bilera, eta Illa presidente izendatzeko bozketa, ostegunera.

Bilkurak bertan behera

Bestalde, CDRek bertan behara utzi dute astelehenerako deituta zuten bilkura.

"Egun hauetako egoera aldakorraren aurrean, bihar goizean França geltokian egitekoak ginen elkarretaratzea bertan behera uzten dugu, baina laster elkartzeko deia egiten diogu independentismo osoari", jakinarazi dute CDRek X sare sozialean duten kontuan zabaldutako oharraren bidez.

ANCk ere bertan behera utzi du astelehenerako deituta zuen bilkura.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena