10:59

Politika

Begoña Gomez auzia

Sanchezek Peinado epailearen aurka jarritako kereila erregistratu du Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak 

Agentziak | EITB Media

Orain Auzitegiak Fiskaltzari helaraziko dio bere iritzia eman dezan, hots, tramitera onartu ala ez.

  • Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean

    Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Juan Carlos Peinado epailearen kontra —prebarikazio delitua leporatuta— aurkeztutako kereila jaso du Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak.

Atzo ofizialki erregistratu ostean, orain Auzitegiak Fiskaltzari helaraziko dio bere iritzia eman dezan. Zehazki, tramitera onartzearen alde ala kontra dagoen adierazi beharko du.

Ondoren, dagokion aretoak erabakiko du Begoña Gomez auziko epailearen aurkako kereilarekin aurrera jarraitu ala ez. Abuztua epaitegietan hilabete baliogabea dela aintzat hartuta, erabakia ez da gutxienez irailera arte ezagutuko.

Kereilak Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiari eskatzen dio Peinado epailea iker dezala ustezko prebarikazioagatik. Bere ustez, epaileak "jakinaren gainean" eman zituen hainbat ebazpen "bidegabe" eta arauan xedatutakoaren aurkakoak, "ikertzeko betebeharretik aldentzen diren usteak" aintzat hartuta.

Kereilaren aurkezpena justifikatuta dago Gobernuaren Presidentetza erakunde bezala "defendatzeko beharragatik", Peinado epailearen "jarduera puntualen" aurrean, baina horrek ez du esan nahi "botere judizialaren aurkako erasoa denik, baizik eta botere horren ordezkari baten erabilera puntualetik urruntzeko ahalegina, Konstituzioak debekatutako arbitrariotasunetik".

Arbitrariotasun horrek "Estatuko beste botere baten ordezkari gorenari" eragin dio, hau da, Exekutiboari", eta horrek magistratuaren jokabide bidegabea azaltzen omen du.

Azken orduetan, Estatuko Abokatutzak bere izenean kereila aurkeztu izana defendatu du Pedro Sanchezek. Horren esanetan, Estatuko Abokatutzak "Gobernuko Presidentetza defendatu" du, "eskubideak urratu" direla ikusi duelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena