09:22

Politika

BOZKETA

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak presidente berria hautatuko du gaur, bost urteko blokeoaren ondotik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Justizia organoa osatzen duten 20 kide berriek —erdiak Alderdi Popularrak proposatutakoak eta beste erdiak PSOEK— zazpi hautagaitzaren artean aukeratu beharko dute, eurek joan den astean aurkeztutakoak: bost emakume eta bi gizonezko, denak Auzitegi Goreneko magistratuak.

  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bilera bat. Artxiboko irudia.

    Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bilera bat. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) presidente berria hautatuko du gaur, bost urteko blokeoaren ondotik. Zazpi dira hautagaiak —bost emakume eta bi gizonezko—, guztiak Auzitegi Goreneko magistratuak. Hainbat iturriren arabera, hiru dira faboritoak: Pilar Teso 2013an ere hautagai izan zen progresista moderatua; Pablo Lucas sektore kontserbadoreak proposatutako magistratu progresista moderatua; eta Ana Ferrer progresista, besteak beste, 'proces' auziko epaimahaikide izandakoa.  Angeles Huet, Antonio del Moral, Esperanza Cordoba eta Carmen Lamela dira beste laurak, denak kontserbadoreak. Azken hori, 'Altsasu' auziko epaile instruktorea izan zen.

Hautagaitza guztiak BJKN osatzen duten  20 kide berriek —erdiak Alderdi Popularrak proposatutakoak eta beste erdiak PSOEK— joan den astean aurkeztutakoak dira. 2018tik dago berritu gabe epaileen organo gorena.

Halaber, 2022an Carlos Lesmesek dimisioa aurkeztu eta Goreneko eta BJKNko presidentetza utzi zuenetik, bi erakunde horien presidentetza bitan banatuta dago. Ez ziren ados jarri bietarako presidente bakarra izendatzeko. Beraz, gaurko bozketarekin, atzera berriz bi organoak presidente bakarra izatera igaroko dira.

Araudiaren arabera, presidente aukeratzeko hiru bosten babesa behar da, gutxienez; hau da, gutxienez 20 bokaletatik 13k egin behar dute hautagai beraren alde. BJKNko orain arteko presidente guztiak gizonezkoak izan dira.

BJKNko presidentziarako hautagai izateko hainbat baldintza bete behar dira: Auzitegi Goreneko magistratua izatea, edo 25 urte baino gehiagoko eskarmentua izatea legelari moduan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena