Politika
kaleratzeak
EITB MEDIA
Europak Espainiari bidegabeko kaleratzeen harira emandako epaiaren ondotik, Joaquin Perez Rey Estatuko Lan idazkariak esan du erreforma horrek Europako Gutun Soziala beteko duela.
Ingeniariak lanean, EITB MEDIAko artxiboko irudi batean.
Joaquin Perez Rey Estatuko Enplegu idazkariak astelehen honetan adierazi duenez, Espainiak Eskubide Sozialen Europako Batzordearen ebazpena bete behar du; izan ere, ebazpen horrek Espainiaren aurkako epaia eman du, uste baitu bidegabeko kaleratzeen kalte-ordainei buruzko Espainiako araudia Europako Gutun Sozialaren 24. artikulua urratzen duela. UGT sindikatuak 2022ko martxoan jarritako kexa bati erantzuten dio ebazpen honek.
Lanaldia murriztuaren harira astelehen goizean egin duten mahaiaren bileraren ostean Perez Reyk komunikabideen aurrean azpimarratu du Espainiako Gobernuak bete egingo duela Europako ebazpen hori, eta elkarrizketa sozialare baitan, "disuasio-formula bat" ezarriko duela, "kapritxoagatiko kaleratzeak saihesteko". "Ezin da inor kaleratu arrazoirik gabe, hori egiteko justifikaziorik ez dagoenean, eta enpresei gainera kaleratze horiek doan ateratzea", nabarmendu du Estatuko idazkariak.
Ebazpena loteslea ez den arren, Perez Reyk esan du Lan Ministerioak uste duela ebazpen hori "betebeharrekoa" dela. Gainera, Frantzian eta Italian horrelako ebazpenak eman izanaren "zantzu argia" duenez, Sumarrek PSOErekin egindako koalizio akordioan negoziatu zuen jada kaleratzearen erreforma bere gain hartzea, Europako Gutun Soziala betetzeko, eta, bere ustez, konpromiso hori "zentzuz betetzen da ebazpen horrekin".
UGTk aurkeztu zuen kexa, eta Europako Gutun Sozialaren 24 b artikulua, kaleratzeagatiko kalte-ordainari buruzkoa, urratzea leporatzen zion Espainiako Gobernuari. Artikulu horrek honako hau ezartzen du: "Lan-harremana amaitzen zaien langileen eskubidea dela, baliozko arrazoirik gabe kaleratzen dituztenea, konpentsazio egokia jasotzea".
Sindikatuaren arabera, Espainiako legeak "ez die eskubiderik ematen arrazoirik gabe kaleratzen dituzten biktimei kalte-ordain egokia lortzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa