07:21

Politika

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zupiria-Marlaska bilera, Sanchez-Aragones batzarra eta EAEko turismoari buruzko datuak

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zupiria-Marlaska bilera: Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarekin bilduko da gaur, asteazkena, Madrilen egingo den Segurtasun Batzordean. Bertan, Ertzaintzak portuetan eta aireportuetan ardurak hartzeko elkarrizketak abiatuko dituzte bi buruzagiek.

- Sanchez-Aragones batzarra: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Pere Aragones Kataluniako presidentearekin bilduko da asteazken honetan Bartzelonan, ERC eta PSC Salvador Illaren balizko inbestidura negoziaziatzen ari diren honetan

- Turismoari buruzko datuak: Eustat Euskal Estatistika Erakundeak establezimendu turistiko hartzaileen azken inkestak EAEn utzitako datuak jakinaraziko ditu gaur.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena