05:00

Politika

Adingabe migratzaileak

Atzerritarren Legearen erreformak lehen pausoa eman dezake gaur Diputatuen Kongresuan

EITB Media

Testuaren arabera, Espainiako Gobernuak aukeratu nahi du zein erkidegotara joango diren Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak, horiek gainezka egonez gero.

  • Kongresuaren artxiboko irudia

    Kongresuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak gaur eztabaidatuko du Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea ala ez, erkidegoek bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak nahitaez hartzeko, Kanarietako, Melillako edo Ceutako arreta zerbitzuak gainezka daudenean. PPk eta Voxek ezezkoa iragarri dute dagoeneko, eta ERCk eta Juntsek ere erreparoak agertu dituzte. Erreformak Ganberan eman beharreko lehen pausoa litzateke.

PSOEk, Sumarrek eta Coalicion Canariak lege-proposamena joan den astelehenean erregistratu zuten Kongresuan. Testuaren arabera, Espainiako Gobernuak, Estatuko Administrazio Orokorraren organo eskudun baten bitartez, aukeratu ahal izan nahi du zein erkidegotara joango diren adingabe migratzaileak Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik, horiek gainezka egonez gero.

Era berean, lege-proposamenak ezartzen du Kanarietan, Ceutan eta Melillan egun dagoen gain-okupazioa urtebetean lekualdaketekin konpondu behar dela. Zehazki, ezartzen du Kanarietan plaza erabilgarrien kopurua 2.000 dela, eta, beraz, kopuru hori 3.000 izango litzateke, une honetan gertatzen ari den egoera (egun 6.000 adingabe ditu).

Ceutan, berriz, 88 eta 132 izango lirateke kopuru horiek, eta Melillan, 166 eta 249. Ekimenak, hasiera batean, ez du inolako diru-kopururik jasotzen banaketa-sistema berri hori aurrera eramateko.

PSOEk, Sumarrek eta Coalicion Canariak ekimena aurkeztu zuten. Argazkia: EFE

PSOEk, Sumarrek eta Coalicion Canariak aurkeztu zuten erreforma. Argazkia: EFE

Talde parlamentarioei dagokienez, Vox alderdi ultraeskuindarrak hasieratik errefusatu du proposamena. Angel Victor Torres ministroaren eta Miguel Tellado PPko bozeramailearen arteko bilera baten ostean, PPk iragarri zuen ezin duela babestu "inposaketan eta elkarrizketa ezan" oinarritzen den legearen tramitazioa.

Alderdi Popularrak migrazio-larrialdia "lurralde nazional osoan" ezartzea eskatu zuen, ez soilik Kanariar Uharteetan, Ceutaran eta Melillan; erkidegoei finantziazioa eskaintzea; baita Espainiako Gobernua inplikatzea adingabeen kudeaketan; mugak gehiago kontrolatzea; Europarekin negoziatzea neurriak har ditzan; inbertsioak eta akordioak jatorrizko herrialdeekin ere.

Proposamena aurrera ateratzen ez bada, "B planari" dagokionez, Torres ministroak ostegunean esan zuen Espainiako Gobernua prest dagoela Atzerritarren Legearen erreforma lege-dekretu gisa onartzeko Ministroen Kontseiluan, Kanariek eskatu bezala, PPren babesa badu, berehala aplikatzeko.

Iaz, Espainiako Gobernuak erkidegoekin hitzartu zuen bidaiderik gabeko 373 adingabe migratzaile Kanarietatik eta Ceutatik lekualdatzea, eta horretarako 20 milioi euro bideratzea adostu zen. Hala ere, Espainiako Gobernuko iturriek ziurtatu dutenez, erkidegoek 62 baino ez dituzte hartu (% 16).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena