Politika
Transferentziak
eitb media
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile berriak adierazi duenez, lehentasuna Aldebiko Batzordea martxan jartzea izango da, "eskumenen transferentzia azkartzeko". Oraingoz, baina, ez dute datarik zehaztu.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak bilera eskatu dio uztailean Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari Aldebiko Lankidetza Batzorde Iraunkorra abian jartzeko eta "eskumenen transferentzia bizkortzeko".
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Ubarretxenak aurreratu duenez, Ministerioarekin hizketan ari dira egun bat bilatu nahian, baita bilera horretarako gai-zerrenda zein izango da eztabaidatzen.
Uztailean egitea aurreikusten dute bilera hori, eta gai nagusia "Aldebiko Lankidetza Batzorde Iraunkorra martxan jartzea" izango dela nabarmendu du; izan ere, "batzorde horrek ahalbidetuko digu azkarrago aurrera egitea eskumenak eskualdatzeko".
Transferentziaren bat berehala ixteko aukerari buruz galdetuta, Ubarretxenak esan du bilera hori egin arte itxaron beharko dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa