Politika
Memoria historikoa
Agentziak | EITB Media
Omenaldi erlijiosoan, haren lagunek eta alderdikideek lore-eskaintza egin dute, eta babesa adierazi diete Mugicaren senideei.
Jose Javier Mugica ETAk duela 23 urte hildako UPNko zinegotzia omendu dute Leitzan. Argazkia: EFE
UPNk Jose Javier Mugica omendu du igande honetan Leitzan; izan ere, 23 urte bete dira ETAk alderdi horretako zinegotzia hil zuela.
Omenaldi erlijiosoan, haren lagunek eta alderdikideek lore-eskaintza egin dute, eta babesa adierazi diete Mugicaren senideei.
Cristina Ibarrola UPNko presidenteak honakoa zabaldu du X sare sozialean: "ETAren oinordekoek, 2024an, hiltzaile horiek goratzen eta txalotzen jarraitzen dute. Ez diegu utziko historia berridazten, ez dugu ahaztuko, ez zaitugu ahaztuko".
PPk ere babesa adierazi dio Mugicaren familiari, eta Sergio Sayasek kontaketaren garrantzia azpimarratu du: "Gertatutakoa ez dugu inoiz ahaztuko, eta ez diegu utziko Sanchezen zein Chiviteren konplizitatearekin hori desitxuratzen saiatzen direnei euren gezur nazkagarria inposatzen kontakizun gisa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa