Politika
Erabakia
Erredakzioa
Madrilgo presidentea izateari utziko dio, gaur iragarri duenez.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Esperanza Aguirre PPko diputatu eta Madrilgo presidenteak dimisioa eman du gaur goizean, "arrazoi pertsonalak" tarteko.
Madrilen egin duen agerraldi batean, Esperanza Aguirrek esan du bere erabakia gaur goizean jakinarazi diola Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. “Jende gaztearen txanda da orain”, adierazi du.
Agerraldian adierazi duenez, 29 urte baino gehiago eman ditu politikari lanetan, eta hasiera batean aldi baterako lana izan behar zuela azpimarratu du. Aguirreren ustez, “orain da politika uzteko unerik egokiena”.
Madrilgo presidentearen hitzetan, erkidego horretako biztanleek behin eta berriz babestu dute PP, eta horrek “popularren egitasmoa bermatu du”.
Dimititzeko arrazoien artean iragan urtean pairatu zuen bularreko minbizia dagoen galdetu diote kazetariek. “Ustez” sendatuta dagoela ekarri du Aguirrek gogora, baina erabakia hartzeko orduan gaixotasun horrek ere “zerikusia” izan duela onartu du.
“Inoiz ez da uzteko unea iristen, baina iritsi egin da azkenean”, esan du. Erkidegoak “dena prest” daukala adierazi du, eta bere ordez Ignacio Gonzalez presidenteordea arituko dela gaineratu du.
“Ez dut politika utziko, hori argi daukat. Bigarren maila batean egongo naiz hemendik aurrera”, azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa