Politika
Haustura eskuinean
EITB Media
Bi alderdiek bost autonomia erkidegotan zituzten koalizio gobernuak hautsi ondoren, Espainiako gobernuburuak PPri galdetu dio ea prest dagoen Voxen politikak albo batera uzteko.
Pedro Sánchez, atzo, NATOren goi bileran. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak pozik hartu du Voxek PPrekin bost autonomia erkidegotan zituen koalizio-gobernuak hautsi izana: "Espainiarentzat egun handia da". Halaber, Voxen politikak albo batera uzteko eta Atzerritarren Legearen erreformaren alde egiteko eskatu dio Alderdi Popularrari.
NATOren goi-bileraren balorazioa egiteko Washingtonen eskaini duen prentsaurrekoan adierazi duenez, "ultraeskuinarekin gobernatzeko PPren estrategiak porrot egin du". Vox alderdi ultraeskuindarrak bertan behera utzi ditu PPrekin Gaztela eta Leonen, Aragoin, Valentziako Erkidegoan, Murtzian eta Extremaduran zituen gobernu-itunak, PPk inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari oniritzia eman ostean.
Halaber, Sanchezek azpimarratu du PPk erabaki behar duela "oposizio suntsigarria" egin ala herritarren arazoei erantzungo dien "estatu mailako oposizioa" egin. Gainera, PPri galdetu dio ea prest dagoen Voxen politikekin apurtzeko eta Atzerritarren Legearen erreforma babesteko. "Atzerritarren Legea izango da hurrengo azterketa", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa