13:51

Politika

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Osasun publiko "indartsuagoa" eta pribatuaren gainetik jarriko dena eskatuko dio Sumarrek lehendakariari

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak bilera egingo du gaur Imanol Pradales lehendakariarekin. Osasun publikoa eta etxebizitza politikak izango dituzte hizpide, besteak beste. Oraingoz, Hernandezek ez du "aldaketa handirik" ikusi Pradalesengan.

  • Jon Hernandez, Sumarreko legebiltzarkidea

    Jon Hernandez, Sumarreko legebiltzarkidea. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasun publikoa indartzea eta Osakidetza "osasun pribatuaren gainetik jartzea" eskatuko dio gaur Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari Lehendakaritzan egingo duten bileran. 

Radio Euskadiko Boulevard saioan eskainitako elkarrizketan, Hernandezek bilera horretara eramango dituen gai nagusiak azaldu ditu. Izan ere, lehendakariak gaur ekingo dio alderdi politikoekin iragarritako bilera-sorta, eta Sumar izango da Ajuria Eneara gerturatuko den aurreneko indarra. 

Oraingoz, Sumarrek ez du "aldaketa nabarmenik" sumatu lehendakari berrian, Iñigo Urkullurekin alderatuta. "Egia da kontaktu erronda honekin esfortzu bat egiten ari dela, baina hau ere aurreko legegintzaldi batzuetan ikusi genuen", adierazi du. "Neurri zehatzak ikusi arte, ez dugu jarrera aldaketaz hitz egingo", gaineratu Hernandezek. 

Gaurko bileran, Sumarrek "neurri zehatzei" buruz hitz egitea eskatuko dio Pradalesi, batez ere osasun publikoaren edo etxebizitza-politiken eremuan.

Lehen gai horretan, Hernandezek adierazi du gai batzuk "premiazkoak" direla, hala nola Osakidetzako plantilla handitzea eta behar adina mediku bermatzea, edo "profesionalak fidelizatzearen alde" egitea. "Osasun publikoa hedatzeko eta indartsuagoa bihurtzeko unea da, eta osasun pribatuaren gainetik jarri behar dugu", azpimarratu du.

Etxebizitza-politikari dagokionez, zehaztasun gehiago eskatuko dizkio lehendakariari, gai horretan dituen asmoak zehatz-mehatz ezagutzeko. Eusko Jaurlaritzak alokairuaren prezioak mugatzearen aldeko apustua egingo duen jakin nahi du Sumarrek, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena