Politika
Migrazioa
Agentziak | EITB Media
PPko bozeramaile nazionalak azpimarratu duenez, Voxekin dituzten akordio autonomikoak hausten badira Vox izango da erantzulea.
Borja Semper PPko bozeramaile nazionala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Hainbat autonomia erkidegotan dituzten koalizio gobernuak hausteko mehatxua egina dio Voxek PPri, baldin eta bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa autonomia erkidegoen artean egitea onartzen badu. Oraingoz, ordea, PPk ez die mehatxu horiei kasurik egin.
Borja Semper PPko bozeramaile nazionalak adierazi duenez, Alderdi Popularrak ez du migrazio politikari dagokionez duen jarrera aldatuko inoren "mehatxuengatik". Are gehiago, esan du mehatxuek funtzionatu dezaketela Pedro Sanchezekin, baina, ez Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiarekin.
"(Akordioak) hausten badira Vox izango da erantzulea eta zergatia azaldu beharko du", esan du Semperrek. Hala ere, gobernu horiek "ez apurtzea" nahiago duela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa