10:02

Politika

Katalunia

Rovirak Kataluniara itzuli nahi du larunbatean, eta 'justizia poetikotzat' jo du Tsunami auzia artxibatu izana

EITB MEDIA

Manuel Garcia Castellón epaileak 'Tsunami Democratic' auzia artxibatu eta biharamunean, ERCko idazkari nagusiak elkarrizketa batean adierazi du larunbat honetan alderdiko emakumeen ekitaldi batean egotea gustatuko litzaiokeela.

  • Marta Rovira, ERCko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

    Marta Rovira, ERCko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak aitortu du "hunkituta" dagoela, Manuel Garcia Castellón epaileak 'Tsunami Democratic' auzia artxibatu duelako Auzitegi Nazionalaren erabakiaren ondotik. Auziko ikerketapean hamar pertsona zeuden, tartean Marta Rovira ERCko idazkari nagusi ohia.

Rovirak astearte honetan Rac1 Kataluniako irrati kateari emandako elkarrizketan azaldu du gustura itzuliko zela larunbat honetan Bartzelonara, alderdiak deitutako emakumeen asanblada batean parte hartzeko.

Garcia Castellón Auzitegi Nazionaleko epaileak 'Tsunami Democratic' auzia artxibatu eta biharamunean egin ditu deklarazio horiek. Epaileak Zigor Arloko Salaren autoaren berri izan ostean hartu du erabakia. Auto horrek baliogabetu egin ditu instruktoreak azken hiru urteetan erabakitako eginbide guztiak, epaitegiak 2021eko uztailaren 30ean luzatu zuelako ikerketa, 24 ordu epez kanpo.

Rovirak azaldu duenez oraindik ez du garbi noiz itzuliko den Kataluniara, akusazio partikularrek nola erantzun dezaketen eta abokatuek zer esan diezaioketen zain baitago.

ERCko idazkari nagusiak "justizia poetikotzat" jo du gertatutakoa; izan ere, "urteak dira motibazio politikoa tarteko magistratuak auzia luzatzen duela".

"Baikor", Illaren inbestidurari buruz

Rovirak esan du "elkarrizketak ondo doazela PSCrekin" Salvador Illaren balizko inbestidurari begira, eta "ahal bezainbeste" lagundu nahi duela, baina orain lehentasuna familiak duela. Hala, esan du aurretik Vicetik, (Bartzelona) bere jaioterritik, pasatu nahi duela, alaba Katalunian oporretan dagoela aprobetxatuz.

Bere etorkizun pertsonalari buruz, adierazi du bikotekidearekin eta alabarekin batera erabakiko duela Kataluniara behin betiko joan edo Genevan egoitza mantendu, sei urteren ostean hiri horretan "lotura" handiak dituelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena