Politika
Auzitegi Nazionala
Agentziak | EITB Media
Gauzak horrela, Manuel Garcia Castellon instrukzio-epaileak 2021eko uztailaren 29tik aurrera erabaki zituen eginbide guztiak baliogabetzat jo ditu, orduan ikerketa beste sei hilabetez luzatzeko ebazpena eman zuen. Auzitegi Nazionalaren ustez, luzapena "garaiz kanpo" egindakoa izan zen.
Manuel Garcia Castellon 'Tsunami Democratic' auziko instrukzio-epailea. Irudia: EITB
Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Aretoak 'Tsunami Democratic' auzian ikertutako baten, Marta Molinaren, helegitea onartu du, eta Manuel Garcia Castellon instrukzio-epaileak 2021eko uztailaren 29tik aurrera erabaki zituen eginbide guztiak baliogabe utzi ditu. Egun horretan, ikerketa sei hilabetez luzatzeko ebazpena eman zuen Castellonek.
Ebazpen batean, auzitegiak arrazoia eman dio Molinari, uste baitu luzapena "epez kanpokoa" izan zela, eta magistratuari agindu dio Prozedura Kriminalaren Legearen 779. artikuluan ezarritakoaren arabera, instruktoreak erabaki behar du auziarekin jarraitu edo largespena eman, eta, horretarako, 2021eko uztailaren 29a baino lehen erabakitako eginbideetan soilik oinarritu beharko da.
Aretoak arrazoia eman dio Molinari, instrukzio-epailearen 2021eko uztailaren 30eko ebazpenak xedatzen duen luzapena "epez kanpo" egindakoa dela adierazten duenean.
Epaitegiaren ustez, instrukzio-epea ez zen 2021eko uztailaren 30eko ebazpenaren bidez amaitu, eta "jarraipena eman zion, inolako etenik gabe".
Zigor-arloko salaren ustez, instruktorearen arrazoibidea kontraesankorra da. Hala, "ezin zaio eutsi epe bat 2021eko uztailaren 29an amaitzen dela eta, aldi berean, hilaren 30ean ez dela bukatu. Bi gertakariak, iraungipena eta luzapena gertukoak izan arren – 24 ordu baino gutxiagoz bananduta daude –, bigarrena adostu zenean gertatu zen lehenengo gauza", dio.
Horregatik guztiagatik, Auzitegiak ondorioztatzen du epemuga eta luzapena hurbil egoteak ez duela instrukzioaren jarraipena adierazten, kontrakoa baizik.
Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak gogor kritikatu du Garcia Castellon epailea. "Epaile honen eldarnioaren amaiera da, eta "La Toga Nostra"ren aldetik independentismoaren aurkako auzi honen jazarpenaren bukaera", esan du mezua X sare sozialean.
És el colofó del deliri i la insolvència d’aquest jutge i d’aquesta causa de persecució contra l’independentisme per part de #LaTogaNostra. https://t.co/Pa0OMhPqiN
— Jordi Turull i Negre (@jorditurull) July 8, 2024
Bestalde, Gonzalo Boye Carles Puigdemonten abokatuak uste du justiziak artxibatu egin beharko duela Kataluniako presidente ohiaren aurkako auzia, terrorismo delitua egotzita: "Ez Gorenak ez Auzitegi Nazionalak ez dute akrobaziarik egingo".
Televisio de Catalunyako 3/24 kanalean egindako adierazpenetan, abokatuak txalotu egin du gaur ANk defentsek "arrazoia" zutela onartu eta 2021eko uztailaren 29tik auziaren ikerketa baliogabetu izana.
Abokatuaren iritziz, auzitegi goren baten aginduak saihesteko orduan akrobaziak "Aguirre epailearenak" dira propioago; izan ere, Volhov auziko instruktoreak pieza berezi bat ireki zuen, Errusiak Kataluniako prozesu independentistan ustez izandako esku-hartzea ikertzen jarraitzeko, nahiz eta Bartzelonako Auzitegiak kasua ixtera behartu.
Tsunami auziak dituen "irregulartasunen" atzean Garcia Castellonen "motibazio politikoa" dagoela adierazi du ERCk, eta, aldi berean, Marta Rovira idazkari nagusia Suitzatik itzultzeko atea ireki du.
ERCk ohar batean azaldu duenez, instrukzioaren luzapena "Garcia Castellonek kasu honetan egindako irregulartasunetako bat baino ez da, beti erakutsi baitu asmo politiko argia".
Alayren helegitea
Beste helegite baten kasuan, ordea, Josep Lluis Alay ikertuaren errekurtsoan, Auzitegi Nazionaleko Aretoak atzera bota du largespen eskaera.
Magistratuen ustez, Alay ikertu gisa agertzen zen auzi horretan 2021eko uztailaren 29a baino lehen, instrukzio-fasea bukatu zen eguna, nahiz eta deklaratu ez.
Salak azaldu duenez, orain epaitegiak ebatziko du egokitzat jotzen duena, irizpide-askatasunarekin eta 2021eko uztailaren 29an amaitu zen instrukzio-aldiaren barruan aurrera eramandako eginbideetara egokituta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa