Politika
Liburua
Erredakzioa
Erabili beharreko bidea "borroka baketsua eta desobeditzailea" dela uste du Otegik, "gai etiko eta politikoengatik".
Arnaldo Otegi.
Arnaldo Otegi Batasunako agintariak "barkamena" eskatu die ETAko biktimen senitartekoei laster argitaratuko den liburu batean. "Batasunako bozeramaile bezala mina areagotu badut, bihotzez sentitzen dut".
"Ezker abertzaleak mina egin duela aitortzen dut, eta nik harago joan nahi dut. Bozeramaile gisa (eta Batasuneko bozeramaile guztien izenean hitz egiten dut) ETAren ekintza armatuaren biktima izan direnen senitartekoei mina, sufrimendua edo iraina areagotu badiet, barkamena eskatu nahi diet, zintzoki; sentitzen dut, bihotzez", adierazi du Otegik laster argitaratuko den elkarrizketa-liburu batean. Gara-k lan horren zati bat aurreratu du gaur.
Hilaren 28an argitaratuko da liburua, eta besteak beste, terrorismoarekin jarraitzeko egokitasunaz mintzatzen da: "Gaur, inork, edozein testuingurutan, borrokarako zein bide erabiliko nukeen galdetuko balit, argi eta garbi, borroka baketsuaren eta desobeditzailearen alde egiteko esango nioke, gai etiko eta politikoengatik".
"ETAko militante" izan zela eta "frankismoan, borroka armatua erabili izana" onartu ostean, "salbuespenezko baldintza politiko eta sozialak" daudela ulertu duela dio elkarrizketan. "Ez naiz hipokrita", dio.
Liburua Logroñoko espetxean dagoela egin dute, eta Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiaren hitzaurrea du.
Ezker abertzalearen "eztabaida estrategikoaren" inguruan, "aurrez aurre jarritako bi ikuspegi" zeudela onartu du; "bistakoa da krisi bat egon zela".
"Guk planteatzen genuen estrategia politikoa baino beste biderik ez zegoela uste genuen. Eta hainbat gertaerak, Inaxio Uriaren heriotzak, Opuseko unibertsitateko bonbak, edo lehenago, Isaias Carrascoren heriotzak, gure barruan tentsio handiko uneak biziarazi zizkiguten", azaltzen du.
Liburuko beste puntu batzuetan, 2007ko maiatzean, Genevan, Batasunak PSOErekin eta Espainiako Gobernuak ETArekin izandako elkarrizketen hausturaz mintzatzen da. Ildo honetan, Barne ministro zen Alfredo Perez Rubalcabak ezker abertzaleko buruzagiak atxilotuak eta espetxeratuak izango zirela esan zuela ohartarazi zieten nazioarteko komunitateko hainbat ordezkarik, ondoren gertatu zen bezala.
PSOEren Gobernuaren inguruan, "keinuak egiteko denbora nahikoa izan zuten, eta nazioarteko komunitatearekin hainbat gai adostuta zituzten, gaixo dauden presoena, esaterako, baina uko egin zioten", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa