Politika
Katalunia
agentziak | eitb media
Era berean, Kataluniako presidente ohia atxilotzeko agindua bertan behera utzi behar dela berretsi du.
Llarena epailea (ezkerrean). Argazkia: EFE
Fiskaltzak atzera egiteko eskatu dio Pablo Llarenari, Auzitegi Gorenean 'proces'aren auzia daraman epaileari, eta amnistia aplika diezaiela Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari eta gainerako kontseilari ohiei diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita ezarritako zigorren kasuan ere. Horren arabera, "Legegilearen borondatea argia da" eta "amnistia aplikatu besterik ez da gelditzen".
Fiskaltzaren aburuz, Llarenak hartutako erabakia (diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita ezarritako zigorra ez amnistiatzea) ez dator bat Zuzenbidearekin.
Fiskaltzak ez du zalantzan jarri delitua izan dela, baina diru publikoa bidegabe erabili izana egotzi arren, Puigdemont ez dela aberastu eta Europar Batasunaren finantza interesei ez diela kalterik egin azpimarratu du.
Hori dela eta, Kataluniako presidente ohia eta gainerako auzipetuak atxilotzeko eman zuen agindua bertan behera utzi behar dela berretsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa