Politika
Katalunia
EITB Media
Generalitateko presidente ohiak, Josep Lluis Alay aholkulariarekin eta Gonzalo Boye abokatuarekin batera, magistratua ikertzeko eskatu dio Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari, eta, bien bitartean, Errusiak prozesu subiranistan ustez izandako esku-sartzeari buruzko auzitik aldentzeko.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak kereila aurkeztu du astearte honetan Joaquin Aguirre 'Volhov auziko' epailearen aurka, prebarikazioa eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita.
Astelehenean, besteak beste, epaile hori amnistia legea bertan behera uzteaz harro agertzen den audio batzuk argitara atera ostean aurkeztu du salaketa Puigdemontek: "Gobernuari bi albistegi alemaniar geratzen zaizkio", "dagoeneko jarrera hartzen ari den jendea dago, aldea hartu du, eta nire alde egitea erabaki du", "atzo amnistia legea niri esker alde atzera bota zela esan didate", dira magistratu horren esaldietako batzuk, Diario.Red atariak eta Canal Red telebistak jakitera eman zutenez.
Puigdemontek, Josep Lluis Alay aholkulariarekin eta Gonzalo Boye abokatuarekin batera (biak inputatuta daude auzi berean), Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari (hari dagokio kereila izapitzea) eskatu dio magistratua ikertzeko, eta, bien bitartean, Errusiak prozesu independentistan ustez dituen loturei buruzko auzitik kanpo uzteko.
Epaileak ekainaren 21ean ireki zuen pieza bereizia da kereilaren arrazoia, Errusiaren ustezko esku-hartzeari buruzko ikerketak aurrera egiteko (Puigdemont traizio delitu batengatik inputatzeko zantzuak planteatzen ditu), Bartzelonako Auzitegiak baliogabetu auzia ikertzen jarraitzea galarazi eta aste gutxira.
Kereilaren arabera, epaileak Puigdemonti traizioa egiteagatik ikerketa bat abiatzea erabaki zuen 2023ko azaroan, amnistia onartzeko negoziazioetan murgilduta zirenean, Kataluniako presidente ohiari legearen onura galarazteko helburu bakarrarekin.
Puigdemontek salaketan adierazi duenez, epaileak "legez kanpoko" mekanismo bat erabili du pieza bereizi berria irekitzeko, Bartzelonako Auzitegiaren ebazpenari "trufatuz", "prebarikatzeko asmoz, zuzenbidea bihurritzeko asmoz" eta "largespen askera zigortuta zegoen prozedura bat salbatzeko borondatearekin".
Horrek, kereila-jartzaileen arabera, "diru-kutxa publikoetarako zilegi ez diren hamaika gastu" suposatu ditu, eta, horrez gain, "Justizia Administrazio osoarentzat lotsagarria da, bera izan behar baita lehenengo interesatua horrelako jokabiderik eman ez dadin eta beste inork gauza bera egiteko tentaldirik izan ez dezan".
Idatziak dioenez, Bartzelonako Auzitegiaren agindua "ez obeditzean", Aguirrek "sistema judiziala eta zuzenbide-estatua lehertu ditu", eta "epaile bakarra" bihurtu da, "guztien aurrean guztia egin dezakeena, baita ebazpenen aurkako apelazio-helegiteak ebazten dituzten organo gorenen aurka ere".
Puigdemontek Auzitegi Nagusiari eskatu dio magistratua berehala alde batera uzteko, gutxienez 'Volhov auzitik', kasua "instrumentalizatzen" jarrai ez dezan eta auzi-jartzaileen eta gainerako ikertutakoen aurkako "errepresaliak" har ez ditzan.
Bestalde, Carles Puigdemonten abokatu Gonzalo Boyek gaur esan duenez, Juntseko hautagaia inbestidura sesiora joango da, atxilotuta izateko beldurrik gabe. Abokatuak Auzitegi Gorena kritikatu du argudio politikoak erabiltzeagatik, aministia ez aplikatzeko erabakian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa