20:11

Politika

Inkesta

Frantzian Le Penen ultraeskuina litzateke lehen indarra, Ipar Euskal Herrian, aldiz, Fronte Popularra

EITB Media

Estatu mailan Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta. Ipar Euskal Herrian, ostera, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.

  • RN ultraeskuineko alderdiaren kartela hautesleku batean. Argazkia: EFE

    RN ultraeskuineko alderdiaren kartela hautesleku batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantzian Marine Lepenen Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta, IFOP, Ipsos, OpinionWay eta Elabe enpresek egindako inkesten arabera. Ipar Euskal Herrian, aldiz, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.

Ultraeskuinaren atzetik, Ezkerreko Fronte Popularra koalizioa kokatuko litzateke, botoen %29 inguru eskuratuta, Emmanuel Macron presidentearen bloke zentristaren aurretik. Presidentearen alderdiak bozen %20,5-23 lortuko lituzke, inkesten arabera.

Elabek egindako kalkulu batean aurreikusi du RNk eta bere aliatuek Parlamentuko 260-310 eserleku artean lor ditzaketela uztailaren 7an bigarren bozketan, eta Ipsosek 230-280 eserlekuko tartea aurreikusi zuen ultraeskuinarentzat eta bere aliatuentzat.

289 eserleku behar dira gehiengo absolutua lortzeko Asanblea Nazionalean, Frantziako Parlamentuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena