Itxi

Politika

Bilera-sorta

Lehendakaria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bilduko da gaur

Agentziak | EITB MEDIA

EAJk eta PSE-EEk koalizio gobernua osatzeko adostu duten programaren nondik norakoak azalduko dizkie Pradalesek. Horrez gain, lehendakariak haien kezkak, eskakizunak eta iritziak entzungo ditu aldebiko bilera horietan.

  • Imanol Pradales lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

    Imanol Pradales lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

Imanol Pradales lehendakaria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bilduko da gaur, legegintzaldi honetan alderdi politikoetako ordezkariekin, sindikatuekin, patronalarekin eta bestelako talde zein elkarteetako ordezkariekin egin nahi dituen bileren baitan.

Testuinguru horretan, Ramiro Gonzalez, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia; eta, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia, izango dira lehendakariarekin bilduko diren lehenak.

Zehazki, EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan koalizio gobernua osatzeko adostu duten programaren nondik norakoak azalduko dizkie Pradalesek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiei. 

Aldebiko bilerak izango dira, eta lehendakariak haien kezkak, eskakizunak eta iritziak entzuteko aukera izango du. Mahaigaineratuko dituzten gaien artean, Euskal Herriko osasun zerbitzua izango da garrantzitsuenetarikoa, lehendakariaren "lehentasunen artean" dagoen gaia baita. Ildo horretatik, euskal osasun zerbitzuaren inguruko herri akordio zabala lortzea da uneotan bere helburu nagusietako bat.

Legegintzaldi honetan alderdi politikoetako ordezkariekin, sindikatuekin, patronalarekin eta bestelako talde zein elkarteekin egingo dituen bilerak ordezkari gutxien dituztenetik abiatuko ditu lehendakariak.