13:58

Politika

Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarreko 20 batzordeetatik 16 EAJk eta PSE-EEk gidatuko dituzte, eta EH Bilduk eta PPk, bina

Agentziak | EiTB Media

XIII. legegintzaldiko batzordeak eratu dituzte ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, lehen bilerak uda ostean, iraila erdialdean, egingo dituzte.

  • Aurreko legegintzaldiko batzorde baten bilera Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

    Aurreko legegintzaldiko batzorde baten bilera Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iragan astean Imanol Pradales lehendakari izendatu ondotik, XIII. legegintzaldiko batzordeak eratu dituzte gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) eskuratu dute presidentetza 20 batzordeetatik 16tan, eta gainerako laurak EH Bilduren (2) eta PPren (2) artean banatu dituzte. Talde Mistoa osatzen duten Sumarrek eta Voxek ez dute bakar bat ere gidatuko.

EAJk 12 lantalderen gidaritza izango du, eta PSE-EEk, aldiz, laurena. 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJrekin eserlekuetan berdindu zuen EH Bilduk bi batzordetan izango du presidentetza. PPk, aldiz, 7 eserleku lortuta, batzordeetako bi presidente izango ditu.

Talde Mistoko alderdiak batzorde banaketaren inguruan ados jarri ez direnez, Legebiltzarreko Mahaiak erabaki du Sumarrek hamar batzordetan parte hartuko duela eta Voxek gainerako hamarretan.

Behin batzordeak osatuta, Eusko Legebiltzarrak udako etena egingo du eta lehen bilerak irailaren erdialdean egingo dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena