12:34

Politika

Katalunia

Presidentea izendatzeko edo hauteskundeak errepikatzeko bi hilabeteko atzerako kontaketa hasi da Katalunian

Agentziak | EiTB Media

Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaurko osoko bilkuran jakinarazi duenez, gaur-gaurkoz ez dago presidente izendatzeko babes nahikorik duen hautagairik.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian hauteskundeak egin eta hilabete eta erdira, presidentea aukeratzeko atzerako kontaketa hasi dute. Gaur Kataluniako ganberan egin duten saioaren ondotik, bi hilabeteko epea dute gobernuburu bat hautatzeko, osterantzean, hauteskundeak errepikatu beharko baitira.

Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaur diputatuen aurrean jakinarazi duenez, oraingoz ez dago presidente izendatzeko babes nahikorik duen hautagairik. Kataluniako Parlamentua osatu ondotik 10 eguneko epea zuen Generalitateko presidente izateko hautagai bat aurkezteko, baina talde politikoekin egindako bilera errondaren ostean egiaztatu ahal izan zuen gaur-gaurkoz "ezinezkoa" da.

Rullen arabera, bi taldek —PSCri eta Juntsi erreferentzia eginez— inbestidurarako hautagaiak aurkezteko borondatea agertu arren, denbora gehiago eskatu diote behar dituzten babesak lortzeko.

PSCk En Comu eta ERC konbentzitu behar ditu Salvador Illa presidente izendatzeko. Carles Puigdemontek, berriz, ERCren aldeko botoa ez ezik, PSCren abstentzioa behar du. Orain arte, ordea, azken aukera hori baztertu dute sozialistek.

Abuztuaren 26an bukatuko da Kataluniako presidente berria izendatzeko epea. Hori gertatuko ez balitz, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak egingo lirateke datorren urriaren 13an. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena