07:34

Politika

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: sailburuen kargu-kartze ekitaldia, Julian Assange aske eta funtzionarioen soldata igoera

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Sailburu berriak gaur jabetuko dira karguaz.

    Sailburu berriak gaur jabetuko dira karguaz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sailburu berrien kargu-hartze ekitaldia:  Eusko Jaurlaritza berriko 15 sailburuak karguaz jabetuko dira gaur, 10:00etan, Ajuria Enean. Ekitaldi horrekin abiatuko da Imanol Pradales buru duen Exekutiboa.

- Julian Assange, libre: Julian Assange Wikileakseko sortzailea aske utzi du Londreseko Auzitegi Gorenak, Estatu Batuetako Gobernuarekin akordio batera iritsi ostean. Assangek bost urte eman ditu Londreseko espetxe batean.

- Funtzionarioen soldata igoera:  Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak langile publikoentzako % 2ko soldata igoera onartuko du. 2024eko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko ondorioa izango du neurriak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena