11:25

Politika

EUSKO JAURLARITZA

Ausardia eskatu die Pradalesek sailburu berriei, horiek karguaren zina egin berritan

EITB Media

"Apaltasunez eta ilusioz egingo dugu, jendearen arazoak gure egin eta horiei irtenbidea emanez. Konfiantza osoa dugu zuengan, baina lana egin behar", esan du lehendakariak.

1:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Pradales lehendakaria eta XIII. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzako 15 sailburuak 09:15ean hasi dira iristen Ajuria Eneara, banan-banan. Pradales bere izan da jauregira sartzen lehena; atzo sinatu zituen sailburuen izendapenen dekretuak eta gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Kargu-hartze ekitaldia 10:00etan hasi da. Lehendakariak Jaurlaritza berria osatuko duten sailburu guztiak izendatzeko dekretuak irakurri ditu, eta, horren ostean, kargua hitzeman dute sail bakoitzeko arduradunek, euskaraz eta gaztelaniaz. Ondorengo formula erabili dute: "Hartzen dudan agintea Euskadiren zerbitzuan eta legearen arabera zintzo eta leialki erabiliko dudala hitz ematen dut". Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak eta Gobernu koalizioa osatzen duten EAJko eta PSE-EEko ordezkariak egon dira ekitaldian.

Sailburuek kargua hartu ondoren, lehendakariak hitza hartu du, "Euskadiren aldeko apostua" egiteagatik eskerrak emateko. "Eskerrik asko aurrerapausoa emategatik, eta Euskadiren aldeko apustua egiteagatik. Herritarren aurrean konprometitu zarete. Talde honen helburua argia da: gure herria ongizatean hasteko lana egitea, herritarren bizi kalitatea hobetzea", esan du.

Hori esan ondoren, ausardia eskatu dio Pradalesek bere lantaldeari. "Gure herriak hori eta askoz gehiago merezi duelako. Apaltasunez eta ilusioz egingo dugu, jendearen arazoak gure egin eta horiei irtenbidea emanez (...) Konfiantza osoa dugu zuengan, baina lana egin behar".

"Euskadi berriaren agenda" jarri du erdiguenean lehendakariak, eta hiru ardatz aipatu ditu: "ongizate berria, Euskadi globala eta Euskadi humanista". Horrekin batera, "autogobernuan sakontzeko" konpromisoa berretsi du, "Gernikako Estatutu osotasunean bete eta estatutu berrirako ituna lortzeko".

Hitzon ondoren, argazki ofiziala atera dute Ajuria Enearen kanpoaldean, eta  sailburuak ere komunikabideen aurrean agertu dira, euren lan-lerro nagusiak zeintzuk izango diren azaltzeko.

Ekitaldiaren ondoren, lehenengo Gobernu bilera egin dute, eta bertan hartu ahal izango dituzte lehen erabakiak.

Eusko Jaurlaritza berria

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena