13:25

Politika

Eusko Jaurlaritza

Nerea Melgosa eta Juan Ignacio Perez Iglesias, Pradalesen Gobernuko sailburuak

EITB Media

Melgosa egungo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da; Perez Iglesias, berriz, EHUko katedradun, doktore eta irakaslea. Larunbat arratsaldean jakinaraziko dituzte Eusko Jaurlaritza berria osatuko dituzten sailburuen izen-abizenak.

  • Nerea Melgosa eta Juan Ignacio Perez Iglesias. EITB MEDIA

    Nerea Melgosa eta Juan Ignacio Perez Iglesias. EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Pradalesek lehendakari kargua hartu ondoren, Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten sailburuen izenak ezagutzen hasi dira.

Ostiral honetan zabaldu zen Portugaleteko alkate den Mikel Torres sozialista izango dela Pradaleseko lehendakariordeetako bat. Gaur, larunbata, sailburu guztien izen-abizenak jakinaraziko dituzte.

Oraingoz, bi sailbururen izenak zabaldu dituzte: Nerea Melgosa egungo Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (ez dute zehaztu zein sailean) eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko katedradun eta errektore ohia (litekena da Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburua izatea).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena