Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Uribetxeberriak hildako polizia baten emazteak "takikardiak" izan zituen eta ospitalera eraman behar izan zuten, epaileen erabakia ezagutu ondoren.
Angeles Pedraza AVTko presidentea. Argazkia: EITB.
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak azaldu duenez, Uribetxeberriak hildako polizia baten emazteak "takikardiak" izan zituen eta ospitalera eraman behar izan zuten, epaileen erabakia ezagutu ondoren. Bestalde, ETAren atentatu batean zauritutako polizia bat Murtziako ospitale batera eraman zuten, "antsietateak jota".
Uribetxebarriaren inguruko erabakia adostu zuten epaileei Vidas Rotas liburuen aleak eraman dizkio gaur goizean Auzitegi Nazionalera Angeles Pedrazak.
'Legea nagusitu da'
Uribetxebarria aske utzi izanak eragiten dion mina ulertu egiten duela esan dio Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko presidenteak AVT biktimen elkarteko presidenteari.
Grande-Marlaska eta Alfonso Guevara epaileekin bildu da gaur Angeles Pedraza, Uribetxebarria auziaren ebatzi duen auzitegiko presidente eta epaileetako batekin, alegia. Bilera horretan, ETAk hildako 857 pertsonen bizitza deskribatzen duen 'Vidas rotas' liburuaren lau ale eman dizkie Pedrazak epaileei.
''Batzuetan min ematen duen arren, legea nagusitu behar da'', esan dio Marlaskak, AVT elkarteko presidenteak azaldu duenez. Halaber, epaileak autoa osorik irakurtzeko eskatu die biktimei, ''beharbada bertan zenbait gauza'' ulertuko dutelakoan. Pedrazaren ustez, baina. oso zaila izango dela hori.
Espetxe politikan ''aspalditik'' eskatzen duten aldaketez hitz egiteko, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroarekin bilera egiteko eskaria ere egin dutela iragarri du AVT biktimen elkarteko presidenteak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa